“Elkartasun ekimen aktiboak areagotzeko” deia egin du Gernika-Palestinak
Gizartea
2024, mar. 04 - 09:03
Elkartasun aktiborako astearen baitan hainbat ekintza egin dituzte Euskal Herrian Israelen operazio militarrak “berehala” etetea exijitzeko. 30.000 pertsona baino gehiago dira Israelgo Armadak hil dituen palestinarrak. Egindako ekintzetan azpimarratu dute Israelgo ekintza genozidak ez direla ehun egun hauetara mugatzen, 75 urteko apartheid-a baitago jatorrian. Horregatik, nazioarteari eskatu diote “neurri eraginkorrak” bideratzea oinarrizko zerbitzuak eta laguntza humanitarioa bermatzeko. “Laguntza humanitarioa ematen duten erakundeak oztopatu eta kriminalizatu baino, lagundu behar dituzte”, nabarmendu du plataformak.