Skip to main content

‘Euskararen gogoetagunea (I)’ argitalpena aurkeztu du Euskaltzaindiak

Gizartea

Udane Arbeo

2024, uzt. 02 - 11:07
Euskararen Gogoetagunea proiektua 2022an aurkeztu zuen Euskararen Akademiak. Ordutik, Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta orain plazaratu berri den liburuak euskararen etorkizun ikuspegi artikulatua osatzeko ariketan eman dituen lanak biltzen ditu. Argitalpen berrian Gogoetagunearen ezaugarriak azaltzen dira, orain arte egitasmoak emandako emaitzekin batera.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista