'Hitz kolpez' programaren IX. edizioak 57 emanaldi eskainiko ditu
Gizartea
Mikel Claver
2023, aza. 06 - 12:11
Antzerkiaren bitartez gazteek indarkeria eta jarrera matxistengan arreta jartzea eta sentsibilizatzea bilatzen du ‘Hitz kolpez’ programak. Gasteiz, Agurain eta Amurrioko 21 ikastetxetan burutuko da, osotara 1100 ikasle inguru hartuko duten parte. Gazteak sentsibilizatzearekin batera, gurasoen kolektiboan ere arreta jarri nahi du, feminismoaren aldeko borrokan bete dezaketen eginkizunari buruz hitz eginez. Helduentzako 12 emanaldi egingo dira ere, Gasteizen, Agurainen eta Amurrion. Emanaldi eta sarrerei buruzko informazioa agolpedepalabra.com webgunean aurkitu daiteke.

















