‘Hizkuntzen Irabazia’ foroak 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian
Gizartea
Udane Arbeo
2024, aza. 27 - 14:11
Bi egunez Kursaalen ‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresua egin dute, LANGUNE Euskal Herriko hizkuntza industria elkarteak FUEN Union of European Nationalities erakundearekin batera antolatuta. Euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi izan dute.

















