Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

‘Jarindo’ parke eolikoa eraikitzeko baimena eskatu du Green Capital Power enpresak

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, Maiatza 27 - 09:05
Aramaio, Legutio, Eskoriatza eta Leintz-Gatzagan parke eoliko berri bat eraikitzeko baimena eskatu du Green Capital Power enpresak. ‘Jarindo’ izena jaso du proiektuak eta Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan 4 aerosorgailuren instalazioa aurreikusten du. Enpresak egindako aldez aurretiko administrazio-baimenaren eskaera jasotzen da EAEko Agintaritzaren Aldizkarian. Eskakizun hau argitara ematen da orain, lehia posible baten ondorioetarako. Iragarpenarekin 20 eguneko epea abiatzen da, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa dutenek lehia-eskabidea aurkeztu dezaten.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista