“Xalbadorren heriotzean” Espainiako Kongresuan
Gizartea
2024, ira. 27 - 09:09
Europako Hizkuntzen Eguna ospatu da ostegun honetan. Hori dela eta, ekitaldi berezia egin dute Espainiako Kongresuan. Bertan, Rozalen abeslari gaztelarrak Xabier Leteren 'Xalbadorren heriotzean' abestu du. Ez da Leteren abestia kantatzen duen lehen aldia, ezta euskeraz abesten duen lehen aldia ere. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bertsio bat grabatu zuen iazko ekainean. 'Matriz' diskoa argitaratu zuenenan, gaztelerazko abestiekin batera euskaraz, galegoz eta katalunieraz atera zituen kantak. “Abesti hau izan zen grabatzea gehien kostatu zitzaidana, baina gehien hunkitzen nauena da ”, adierazi du Rozalenek.