Skip to main content

0-3 Plataforma: 'Gobernua immobilismoan ezarrita dago'

Gizartea

2022, ira. 09 - 07:09
Ikasturte berriarekin batera, Nafarroako haur eskoletako langileek protestak abiatu dituzte berriz. 0-3 Plataformak elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin du. Adierazi dutenez, hainbat eskolatan greba hasi zutenean baino baldintza okerragoak topatu dituzte.

Plataformak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailarekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioakin egindako bileran mahai gainean jarri dute egoera hau. Jaso duten erantzuna, hauxe bera: gaiaren inguruan ez zutela hitz egingo eta 0-3 aurrekontuen proiektua ez dagoela eginda. Gobernua immobilismoan ezarrita dagoela eta gatazkari konponbiderik eman nahi ez diotela salatu dute.

Gauzak horrela, uste dute kontseilariak iragarritako neurriak 2023ko irailetik aurrera aplikatuko liratekeela.
Hamaika Telebista