1.500 enpresa batzordek baino gehiagok egin dute bat A30eko Greba Feminista Orokorrarekin
Gizartea
2023, aza. 23 - 12:11
Mugimendu Feministak iragarri du greba egunean ekintza eta mobilizazio ugari egingo direla 100 udalerri baino gehiagotan. Manifestazio masiboak egingo dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Emakumeak zein gizonak deituta daude deialdira, zainketen krisiak pertsona guztiei eragiten baitie.
Zaintza-lanak gehienetan emakumeei egokitu zaizkie eta aldi berean, ordaindutako zainketa-lanak prekarizatuta daude. Hego Euskal Herrian, adibidez, egoitzen %10 bakarrik kudeatzen da modu publikoan.
Sindikatu deitzaileek eta mugimenduak azpimarratu dute azken hilabeteetan “lan titanikoa” egin dela auzo, herri eta lantokietan. Ehunka greba batzorde sortu dira beste hainbeste udalerritan, eta bulego eta lantegietan ere hamaika izan dira egindako batzarrak.
Greba Feminista Orokorra greba historikoa izango dela azpimarratu dute, “aurrekaririk gabekoa”.