Hamar nerabetik lauk buru osasuneko arazoak izan ditu edo izan dituela uste du
Gizartea
2024, urr. 08 - 15:10
Astearte honetan UNICEFek nerabeen buru osasunari buruzko iritzi-barometro bat argitaratu du. Horren arabera, Estatuko nerabeen %41,1ek, azken urtean osasun arazo bat izan du edo izan duela uste du. Horietatik, hirutik batek ez du inorekin hitz egin arazo horiei buruz. Gainera, erdiak baino gehiagok ez dute laguntzarik eskatu. Hamar nerabetik lauk baino gehiagok uste du euren buru osasuna ez dela garrantzitsua.
Adingabeek ez dakite zer gertatzen zaien ezta norengana jo ere. %32,3k uste du mugikorra edo internet gehiegi erabiltzeak buru osasunari kalte egiten diola. Elkarrizketatuen erdia baino gehiagok oso edo nahiko arriskutsutzat jotzen ditu Twitter/X, TikTok eta Instagram.