12 eta 16 urteko gazteek aisialdian duten euskararekiko harremana ikertu du Gertu egitasmoak
Gizartea
Aiara de Urreta
2023, eka. 09 - 11:06
Gertu egitasmoaren azken topaketa egin dute Bilboko La Perrera eraikinean. Azken hilabateetan egindako prozesuaren emaitzak partekatu dituzte saioan. 12 eta 16 urteko gazteek aisialdian duten euskararekiko harreman ikertu du Gertu egitasmoak. Horretarako 2.500 nerabek galdetegi bat erantzun dute, aurrez aurreko 23 saioa antolatu dira ikastetxeen eta horietan 380 ikaslek parte hartu dute. Azken topaketan ehun eta berrogeita hamar izan dira.