12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doan izatea proposatuko du Eusko Jaurlaritzak
Gizartea
Bi lan-ildo nagusi azpimarratu ditu Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Legebiltzarrean egindako agerraldian: "Batetik, Autonomia Erkidego osoan tarifa-eredu bateratua sortzea, progresibitatearen eta justizia sozialaren ildotik, eta, bestetik, trenbide eta tranbia garraioko azpiegiturak hobetzea eta zabaltzea, autoak eta kamioiak errepideetatik ateratzeko".
12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa modu iraunkorrean doan izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta proposamen hori eramango du Euskadiko Garraio Agintaritzaren batzordera.
Horrez gain, Bat, Barik eta Mugi garraio-txartelak bateragarriak izateko lan egingo da. Gainera, beste helburuetako bat ere deskontu sistema bateratua ezartzea dela azaldu du Garciak. Sistema horrek mesede egingo lieke 26 urtetik beherakoei, langabetuei, desgaitasunen bat dutenei eta familia ugariei.