Skip to main content

14. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka ospatuko da Leioan, Euskararen egunarekin batera

Gizartea

2023, aza. 28 - 12:11

Leioak Euskararen Nazioarteko Eguna eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka ospatuko ditu, euskal ohituretan eta kulturan oinarritutako programazioarekin. Iban Rodriguez alkateak adierazi duenez, herriko kaleak; herri kirolez, euskal dantzaz, bertsolaritzaz, euskal musikaz, dastaketaz eta lehiaketa gastronomikoz beteko dira.

Aurten azokaren ospakizuna lehenago egingo den arren, euskararen egunak hainbat ekintza desberdin eta berezi antolatzea ahalbidetu dizkio Leioako udalari, hizkuntza eta kultura lerroak jarraituz.
Eskaintza honek aisialdi kulturaleko jarduerak ere hartzen ditu barne, euskara hutsean, batez ere adin txikikoei eta haien familiei zuzenduak, ipuin-kontalaria, escape room edo zine saioak kasu, eta ostegunetik azaroak 30etik, astelehenera, abenduak 4ra, izango da.

Rodríguezen esanetan, "euskararen eguna izateak aukera ematen digu Leioak jai eta aisialdi-kutsuko programazio zabala izan dezan hainbat egunetan zehar". "Leioarrentzat Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka hau oso garrantzitsua da", gehitu du Leioako alkateak. Beste alde batetik, Udalak euskararen eta herriaren alde duen konpromisoa eta apustua azpimarratu ditu Iban Rodríguezek programazioaren aurkezpenean.

Hamaika Telebista