140 eragile baino gehiagok babestu dute martxoaren 22an lurraren defentsan egingo den mobilizazioa
Gizartea
Euskal Herria Bizirik-ek martxoaren 22an 'Euskal Herria ez dago salgai!' lelopean antolatutako manifestaziorako deialdia egin du. Manifestazioak jaso dituen atxikimenduak publiko egin ditu Gasteizen egindako agerraldian.
140 atxikimendu baino gehiago jaso ditu ekimenak eta antolatzaileak pozik agertu dira jasotako sostenguarekin. Adierazi dute “horrek lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua agerian uzten dituela. Enpresa handiak babestu eta lurraldea suntsitzen duen Lurralde Plan sektorialari aurre egiteko unea dela azpimarratu dute.
Manifestazioa martxoaren 22an arratsaldeko 18:00tan abiatuko da Gasteizko Bilbo plazatik Bertan Euskal Herri guztiko lurraren defentsan aritzen diren plataformen aldarriak ikusteko aukera izango dela adierazi dute.