154 kazetari eta abokatuk gutun bat igorri diote Atzerri ministroari Pablo Gonzalezen auzian esku hartzeko eskatuz
Gizartea
Polonian atxilotuta daukaten Pablo Gonzalez kazetariaren auziari heltzeko exijitu diote 154 kazetarik eta abokatuk Espainiako Gobernuko Atzerri ministro Jose Manuel Albares Buenori. Pablo Gonzalez kazetariaren egoera erabat bidegabea dela salatzeaz gain, Gonzalez lehenbailehen Espainaratzea eskatu dute.
Euskal kazetaria otsailaren 28tik dago preso eta inkomunikatuta, Ukrainako gerrari buruzko informazioa lantzen ari zela. Ordutik inkomunikatuta dago, epaiketarako datarik gabe. Gainera, Poloniako Fiskaltzak bi aldiz luzatu du Gonzalezen atxiloaldia, eta, ondorioz, bi urtez hala egoteko arriskua duela ohartarazi dute.
Begoña Lalana abokatuak, Ez gara delitu plataformako kideak, adierazi duenez “justizia hitz ederra da, baina eraginkorra denean bakarrik balio du; Pabloren kasuan, ez da hala izaten ari”.