Skip to main content

16 hondartza itxita Lapurdin uraren kalitate txarragatik

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2024, uzt. 22 - 09:07
Asteburuan 16 hondartza itxi dituzte Lapurdin uraren kalitateak ez zuelako segurtasunez bainatzea ahalbidetzen. Izan ere, Biarritzen itsas belar toxiko mikroskopiko bat aurkitu dute, ostreopsia. Ukituz gero, azkura eta larruazaleko erupzioak eragin ditzake eta gripearen antzeko sintomak eragiten ditu arnastuz gero. Ortaz, bainua debekatuta egon da.

Marmokak ere badabiltza kostaldean. Donostian, adibidez, Guardia Zibilaren itsas zerbitzuek zazpi karabela jaso zituzten ostiralean.

Bizkaian, berriz, bederatzi hondartzatan topatu dituzte marmokak eta Arrigunagako hondartza itxi behar izan dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista