1983ko uholdeetan bizitakoa gogoratzeko ekitaldia egin dute asteburuan Bilboko konpartsek
Gizartea
2023, abu. 28 - 05:08
40 urte bete dira aurten uholdeek Bilbo suntsitu zutenetik. Aste Nagusi betean zegoen Bizkaiko hiriburua, eta hiria suntsituta geratu zen. Maite Asensio kazetariak aurkeztu du ekitaldia eta hainbat artistek hartu dute parte. Igor Elortzak, Unai Iturriagak, Rafa Ruedak eta Josu Zabalak 'Bilboko urak' abestia sortu dute egun hura gogoratzeko.