Skip to main content

2.000 preso daude Hego Euskal Herriko kartzeletan

Gizartea

2024, abu. 29 - 09:08
Espainiako Barne Ministerioak 2023ko urtekari estatistikoa argitaratu berri du. Urtekariak estatu osoan preso dauden pertsonei buruzko zifrak ematen ditu. 1.999 preso zeuden iaz Hego Euskal Herriko lau espetxeetan, 1834 gizon eta 165 emakume. 287 oraindik epaiketarik gabe daude.

Preso gehien dauden espetxea Zaballakoa da, Araban. 829 espetxeratu daude, Hego Euskal Herriko presoen %41,5. Martutene da preso gutxien dituen espetxea: 333. Iruñeako eta Basauriko espetxeetan berriz, 425 eta 412 preso daude.

Nahiz eta presoen kopuruak gora egin zuen iaz, 55.761etik 56.698ra, joera beheranzkoa izan da azken bi hamarkadetan. Duela hamabost urte baino 20.000 preso gutxiago daude gaur egun Espainiar Estatuan.
Hamaika Telebista