2022ko idorte historikoaz geroztik euri eskasiak kezka izaten jarraitzen du Euskal Herrian
Gizartea
2023, Maiatza 02 - 09:05
Aurtengo idorteek sortuko lituzketen eraginak eta uraren erabilera ezberdinak aurreikusten ari dira. Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietako ur-hornidura bermatuta dago, baina Nafarroa hegoaldeko urtegiak maila kezkagarrian daude. Nafarroan, azken sei hilabeteetako prezipitazioak batez bestekoak baino %40 gutxiago izan dira. Arriskuan dago Iruñerriko zereal uzta, eta Erriberako hainbat nekazarik galdutzat eman dute.