Skip to main content

2022ko tenperatura ohikoa baino 1,8 gradu altuagoa izan da Euskal Herrian

Gizartea

2023, urt. 13 - 04:01

Alarma mailatik gertu dago iazko zifra, izan ere, adituen arabera, tenperatura globala 1,5 gradu igotzen bada, behin-betikoak izango dira Lurraren berotzearen ondorioak. Erregistroa hasi zutenetik seigarren urte beroena izan zen iazkoa. Guztietan beroena 2016. urtea izan zen, eta gertutik jarraitzen diote 2019. eta 2020. urteek.

MMEk, Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldeak (IPCC) eta beste erakunde batzuek azpimarratu dute berotze globalak kliman muturreko gertakarien maiztasun handiagoa dakarrela, hala nola hotz- eta bero-olatuak, uholdeak, suteak eta beste hondamendi batzuk.

Hamaika Telebista