Skip to main content

2023ko Ibilaldiak badu kanta: ‘Turrun hotsa’

Gizartea

2023, ots. 23 - 05:02

2023ko Ibilaldiaren antolaketaren ardura Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolari egokitu zaio, hala, maiatzaren 21ean hirugarrenez ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaia Ondarroan. Bada, 2023ko Ibilaldiak badu kanta eta bideoklipa.
Abestia eta melodia Axular Arizmendi musikari eta ekoizleak sortu ditu, eta abeslariak Aiora Renteria eta Eñaut Elorrieta izan dira. Hizkiak, berriz, Leire Bilbao idazle ondarrutarrak ipini dizkio. Euskal instrumentu zaharrak eta elektronika uztartzen ditu abestia, erritual eta akelarre batean sortzen den sinergia da, eta Leokadi Ondarroako pertsonaia ere erritual horren barne dago. Horrez gain, Ondarroako eta Euskal Herriko mariñel guztiei omenaldi txiki bat egiten dio abestiak.Bideoklipa Aiora Ponce zuzendari eta ikus-entzunezko sortzaile ondarrutarrak egin du. 'Turrun hotsa' izeneko kanta dagoeneko entzugai dago.

Hamaika Telebista