Skip to main content

2030erako Euskal Y-arekiko lotura amaitzeko eskatu dio Ardatz Atlantikoak Frantziari

Gizartea

2023, mar. 14 - 11:03
Jaurlaritza Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin bildu da lurralde atlantikoen erronkak aztertzeko. Frantziako Gobernuak Euskal Yarekin lotura 2042 arte atzeratu ondoren, Europako Batzordeari eta Espainiako Gobernuari eskatu diote ahalegin guztia egiteko Frantziak errespeta dezan aurrez ezarritako data. Horrez gain, kezka adierazi dute hidrogenoaren korridorea egiteko aurreikuspenik ez dagoelako eta interes komunak ere agertu dituzte klima aldaketari eta digitalizazioari lotutako gaietan.
Hamaika Telebista