2050erako itsasontzien emisioak %80 jaisteko helburua ezarri dute Europako Parlamentuan
Gizartea
2023, mar. 24 - 06:03
2021eko uztailean akordio bat lortu zuten, ostegun honetan helburuak hedatu dituzte. Europako erakundeek 2050ean “neutraltasun klimatiko” lortzeko helburua dute. 5.000 tona baino gehiagoko itsasontziei eragingo diete murrizketek, bereziki. Gainera, erregai berriztagarriak eta karbono isuri gutxiko erregaiak sustatu nahi dituzte.
2034rako erregai berriztagarrien erabilera %2an egotea espero dute. Hori lortzeko, diru laguntzak emango dituzte. Horren harira, 2030etik aurrera portuetan geldirik dauden itsasontziek lurrarekin konektatuta lortu beharko dute energia.