Skip to main content

2070erako, klima aldaketarekin zerikusia duten 15.000 birus transmisio berri aurreikusten dira

Gizartea

2022, api. 29 - 11:04
Nature aldizkarian argitaratu duten Amerikako Georgetown Unibertsitateko talde batek eginiko azterketa batek ondorioztatu du 2070erako, 15.000 birus transmisio berri egon daitezkeela ugaztunen berrantolatze eta mugimendu geografikoak direla eta. Klima-aldaketaren ondorioz, animalia basatiek beren habitatak lekualdatu beharko dituzte, ziur aski giza kontzentrazio handiko eremuetara, eta horrek nabarmen handituko du birus berriak horietatik pertsonengana jauzi egiteko eta pandemiak sortzeko arriskua, batez ere Afrika tropikaleko eta Asiako hego-ekialdeko biztanleria-dentsitate handiko eremuetan.
Hamaika Telebista