24 orduko baraualdiak egingo dituzte hilaren 3tik 4ra, Palestinarekin elkartasuna adierazteko
Gizartea
2024, urr. 02 - 10:10
Palestinarekin elkartasuna adierazteko 24 orduko baraualdia egingo dute hilaren 3tik 4ra Iruñean, Altsasun, Gasteizen, Donostian eta Bilbon, Palestinarekin Elkartasunak jakitera eman duenez. Ostegunean hasiko da baraua, arratsaldeko 19:00etan; Altsasun egun bat lehenago ekingo diote barauari. Baraualdiak irauten duen bitartean, egitarau zabalak izango dira bost gune horietan. Palestinarekin Elkartasunak bere sare sozialen bidez eman du gune bakoitzeko egitarauen berri: solasaldiak, musika emanaldiak, dokumental proiekzioak, tailerrak, propaganda egiteko martxak eta abar izango dira.
5erako manifestazio nazionala dago deituta Bilbon, 12:00etan Jesusen Bihotzetik hasiko dena. Palestinaren askatasuna eta bertako erresistentzia aldarrikatzeaz gain, Israelgo Estatu terrorista eta Mendebaldeko bere konplizeak seinalatuko dituzte mobilizazioan.