24 ordutan bi garraiolarien lan istripu hilgarriak salatzeko elkarretaratzea egin du ELAk
Gizartea
2023, api. 20 - 04:04
Astelehen goizean 39 urteko garraiolari bat hil zen AP-68 autobidean kamioia iraulita, eta astearte goizaldean bestea, AP-1 errepidean, kamioia errepidetik atera eta amilduta. Sindikatuaren arabera, aurten sei langile hil dira Araban, eta Hego Euskal Herrian gutxienez 17 behargin hil dira lan istripuetan azken lau hilabeteetan.
Sindikatuak garraio sektoreko lan-baldintzak salatu ditu, eta heriotzak prebentzio neurriak ez hartzearen ondorio direla kritikatu. Era berean, erantzukizunak eskatu dizkie erakunde publiko eta pribatuei. ELAk gogorarazi du istripuak ez direla kasualitateak eta salatu du patronalaren “helburu bakarra” etekinak lortzea dela.