Skip to main content

25 konpartsa eta 7.076 lagunek hartuko dute parte Gasteizko inauterietan

Gizartea

2024, urt. 26 - 12:01
Gasteizko inauteriak otsailaren 6a eta 13a bitartean ospatuko dira, era guztietako ekitaldiekin. Ospakizunak iragartzeko, Jaume Gubianas katalandarrak sortutako ‘Kolorea itzuli da’ izan da Kartel Lehiaketaren irabazlea. Kartelak 5 egunez luzatuko diren ospakizunak iragarriko ditu. Egitaraua otsailaren 6an abiatuko da, konpartsen aurkezpenarekin. Aurten 25 konpartsa izango dira Gasteizko kaleak hartuko dituztenak, zazpi mila lagun baino gehiagoren parte hartzearekin. Larunbatean egingo dute kalejira, arratsaldeko seietatik aurrera, Iparralde gizarte etxea eta Florida parkea elkartuz. Ondoren, musikaz gozatzeko aukera izango dugu Plaza Berrian, Endika eta Mike dj-ekin eta Akerbeltz taldearekin.
Hamaika Telebista