Skip to main content

26 urte daramatzate Irunen alarde parekidea aldarrikatzen

Gizartea

2022, uzt. 01 - 11:07
Bi urteren ostean, Irunen berriro ospatu ahal izan dute alardea. Goizean goiz alarde baztertzailea abiatu zen alde batetik. Handik bi ordura alarde parekidea abiatu zen, berdintasunerako bidean pausoak emanez eta emakumeen partaidetzak inolako baldintzarik izan gabe. Testuinguru honetan, Irungo Udaleko PSEk eta EAJk alarde baztertzailea babesten dute. EH Bilduk eta Podemosek, berriz, parekidea. Hori hala, Irungo Jose Antonio Santano alkateak ez dio harrerarik egin alarde parekideari, bai, ordea, andreak baztertzen dituen desfileari.
Hamaika Telebista