277 gorroto-delituetatik 162 arrazakeria eta xenofobiagatik egin dira EAEn 2021ean
Gizartea
2022, mar. 21 - 11:03
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaur. Testuinguru honetan, asteburuan urteroko martxa egin dute Pasaiatik Donostiara, mugak libre igarotzea eragozten duten "politika arrazistak" salatuz. Bien bitartean, Ertzaintzak jakinarazi du gorroto-delituengatik jarritako salaketek gora egiten jarraitzen dutela, batez ere arrazakeriak eta xenofobiak eragindakoek. 2021ean zenbatu dituzten 277 gorroto-delituetatik 162 arrazakeriak eta xenofobiak eragindakoak izan dira. Bestalde, Foru Erkidegoko arrazakeriaren kontrako 2021eko txostena aurkeztu du Nafarroako Sos Arrazakeriak eta arrazakeriaren aurkako manifestazioa deitu du datorren larunbaterako.