3 eguneko atzera kontaketa, azaroak 30eko lehenengo greba feminista orokorrerako
Gizartea
2023, aza. 27 - 13:11
Atzera kontaketa martxan da, Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako deitu duen lehenengo greba feminista orokorra izateko. Fokua, zaintza eskubide kolektiboaren alde jarriz. Manifestazio eta mobilizazio jendetsuak espero dira Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan.
Pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka eta zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi diren emakumeen eskubideen alde aterako dira kalera, eta egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzeko.
Halaber, beste hamaika aldarri ere jarriko dituzte erdigunean. Finean, bizitza duinen aldeko borrokaren alde, bizitza osoan zehar zainduak izateko eta konpromiso berdinaz zaintzeko eskubideak lortzeko aldarrikatuz.