34 gazte atxilotu dituzte Gasteizen Ikasle Abertzaleak-ek deitutako greban
Gizartea
2022, mar. 24 - 20:03
IAk deituta, goizetik hasi dira protestak eta, Lakuako Segurtasun sailaren arabera, 34 gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen. Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egin dituzte Espainiako Gobernuaren erreformen aurrean, 'hezkuntza sistema sozialista' eraikitzeko beharra nabarmenduz. Iluntzean atxilotu gehienak aske zeuden, baina epailearen aurretik pasatu beharko dute hurrengo egunetan.