Skip to main content

360 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte Gorabidek antolatutako Udako Programetan

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, uzt. 18 - 08:07
Bizkaiko Gorabide erakundeak egonaldi eta txango desberdinak antolatu ditu adimen desgaitasuna duten pertsonentzat. Eguneko 36 irteera eta 13 egonaldi eskainiko dituzte, eta parte hartzaileek Gijon, Oviedo, Iruñea, Burgos, Lardero, Zarautz eta Lekeitiora joateko aukera izango dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista