4.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Lurralde Plan Sektorialaren aurka
Gizartea
Nerea Garcia
2023, uzt. 21 - 08:07
Uztailaren 24an alegazioak aurkezteko epea amaituko da. Ostegun honetan Euskal Herria Bizirik plataforma Lakuan bildu da eta milaka alegazio aurkeztu ditu. Plataformak salatzen duenez, planak ez du ingurumen inpaktuari buruzko alderdi garrantzitsuak aintzat hartzen. Gauzak horrela, alegazio horiekin energia azpiegitura handiak eraikitzeko martxan dauden proiektuak geldiaraztea eskatzen du.

















