Skip to main content

5.000 langile baino gehiagori eragiten dien Bizkaiko erresidentzietako hitzarmena sinatu dute.

Gizartea

Oihane Alonso

2023, urr. 05 - 16:10

Gerokultorearen soldata hileko 1.460 eurotik 1.800 eurora igaroko da. Hitzarmena sinatuta, ia bi urteko eta 68 eguneko grebari amaiera eman zaio. KPI +4ko soldata igoera jasotzen du hitzarmenaren indarraldian, 2021-2025. Gainera, berdintasun planak bultzatzea eta euskararen erabilera sustatzea adostu da. ELAk eta UGTk eta patronalek sinatu dute hitzarmena. CCOOk eta Labek ez dute sinatu.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista