5.500 ultra mugiarazi zituen Fragak Jurramendiko 76ko igoera karlistara
Gizartea
2023, urt. 10 - 10:01
1976ko maiatzean Jurramendiko karlisten igoeran gertatutako eraso eta hilketen atzean, Fraga, Erregea eta Arias Navarroren Gobernuko zenbait kargu izan ziren erantzule. Halaxe utzi dute agerian, Alderdi Karlistak ezagutzera eman berri dituen dokumentuek.Agiri horien arabera, Manuel Fragak, PPren sortzaile eta gobernadore frankistak, 5500 ultra mobilizatu zituen Jurramendin, Ruiz de Gordoa Nafarroako gobernadore zibilaren laguntzarekin, eta Juan Carlos erregea ere inplikatua zegoelarik.