50 urte dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzaina zendu zela
Gizartea
2025, eka. 05 - 14:06
Bilbon jaio zen 1933an, eta 1975ean hil. Gurasoak baserritar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskara ikasten. 21 urte zituela, argitaratu zituen lehen poemak eta hamar urte geroago, bere lanik esanguratsuena, Harri eta Herri. Frankismo garaian euskaraz idaztea hautatu zuen: olerkiak, nobelak, antzezlanak, entseguak eta ipuinak. Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren ekarria ezagutarazi eta balioesteko egitarau ugaria antolatu du, ekainetik abendura bitarte. Hamar ekimen aurreikusi dira: hitzaldiak, antzerki-saioak, kontzertuak, erakusketak eta liburu-aurkezpenak.