Skip to main content

53 pertsona erreskatatu ditu Aita Marik

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2024, aza. 19 - 17:11
Hiru egun itsasoan noraezean egon ostean, Aita Marik 53 pertsona erreskatatu ditu astearte honetan.
Gizonezko gazteak dira, horietako asko adingabeak eta gehienak Eritreakoak, Etiopiakoak eta Hego Sudangoak dira. Deshidratazio, zorabio eta akidura zantzu nabarmenak zituzten. Bronkitis kasu batzuk diagnostikatu dira hotzarekiko esposizio luzearen ondorioz. Itsasontziko tripulazio medikoak kasu larrienak gainbegiratzen jarraitzen du, haien ongizatea bermatzeko. Aita Mari bihar arratsaldean Siziliako Catania portuan lehorreratzea espero da, 17:00ak inguru.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista