Skip to main content

57 urteko preso bat hilda agertu da Martuteneko espetxean

Gizartea

2023, mar. 01 - 15:03
Astebetean Euskal Herriko espetxeetan hilda agertu den bigarrena da. Atzo 22 urteko preso bat aurkitu zuten hilda Arabako Espetxean. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburuak azaldu duenez, presoak ez zuen indarkeria zantzurik.

Arabako gertakariaren ondotik egin moduan, espediente bat ireki da gaurkoan ere gertatutakoa argitzeko. Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena jaso zuenetik, hiru preso hil dira haren esku dauden hiru kartzeletan.
Hamaika Telebista