Skip to main content

6.000 emakume inguru daude prostituzio-egoeran Hego Euskal Herrian

Gizartea

2024, ira. 18 - 09:09

6.000 emakume inguru daude prostituzio-egoeran Hego Euskal Herrian, Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak egindako 'Emakumeen salerosketari, sexu-esplotazioari eta prostituzioari buruzko azterketa: hurbilketa kuantitatiboa' lanaren emaitzen arabera.

Hego Euskal Herrian prostituzio-egoeran dauden emakumeak Espainiako guztizkoaren % 5,21 dira. Adinari dagokionez, prostituzio-egoeran dauden emakumeen % 28k 18-24 urte dituzte; % 32k, 25-36; % 7k, 37-45; % 1,6k, 46-55; eta % 0,26k, 56 urtetik gora.