Skip to main content

6.200 emakumek hartu dute parte Donostiako Lilatoiaren 35. edizioan

Gizartea

2025, ots. 24 - 16:02

Igande honetan, otsailaren 23an ospatu da, goizeko 10:30etan. Atlético San Sebastian kirol klubak antolatu du. Komunikazio arduraduna den Alicia VicandiK azaldu du emakumeen ahalduntzea dela lasterketaren helburua. Ahalduntze hori kirolaren arloari, berdintasunari edo bestelako erronkei dagokiola argitu du.

Lilatoiaren sariak Alderdi Eder parkean banatu dituzte. Konkretuki, modalitate bakoitzeko lehenengo hiru korrikalariak saritu dituzte. Kategoriak Juniorrak, absolutuak eta beteranoak sailkatzen zituen. Alkizako Itziar Ibarbia korrikalaria izan da helmugara iritsi den lehen pertsona.

Lilatoiaren lehenengo edizioan, 1990ean, 130 korrikalarik hartu zuten parte. Hortik aurrera, emakume askorentzat topaleku bihurtu da. Horrez gain, lasterketak osasuna, inklusioa eta talde lana sustatu nahi du. Beste edizioetan bezala, parte-hartzaileek zumba saio bat egin dute irteera baino lehen.

Hamaika Telebista