Skip to main content

600 euroko isuna ezarri diote Ttattola gaztetxeko kideari

Gizartea

2023, eka. 22 - 17:06
2021an Lapurdiko herrian etxe baten okupazioan parte hartzeagatik epaitu dute gaztea. 600 euroko isuna ezarri diote. Horrez gain, 6.200 euroko kalte ordainak pagatzera zigortu dute. Ttattola gaztetxeko kideek elkarretaratzea eginen dute 19:00etan Hazparnen, epaia salatzeko. Gaztetxeko kideak ekintzaren zilegitasuna defendatu du, eta gaztetxeak jaso duen zigorra salatu. Elkartasunerako deia egin die herritarrei.
Hamaika Telebista