Skip to main content

70 urteko emakume bat eta haren biloba etxegabetu dituzte Erandion

Gizartea

2024, aza. 12 - 14:11
70 urteko emakume bat eta haren biloba kaleratu dituzte Astrabuduako (Erandio) etxebizitza batetik. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu du mobilizazioa etxegabetzeari aurre egiteko, eta bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak.

Emakumeak %69ko desgaitasuna du eta 40 urte inguru zeramatzan etxebizitza horretan bizitzen; bideo baten bitartez azaldu duenez, duela zortzi urte mailegu enpresa bati 7.000 euro eskatu zizkionean hasi zen arazoa. Mailegu emaileek gehiegizko klausulak ezarri zizkion eta horren ondorioz interesak 60.000 eurotik gora igo ziren; gainera, bere etxea berme gisa jartzera behartu zuten. Orain, zorraren ondorioz, etxebizitza kendu diote, nahiz eta emakumeak duela sei urte salaketa aurkeztu zuen epaitegietan iruzurragatik.
19.00etan elkarretaratzea deitu dute Astrabuduako Josu Murueta plazan.
Hamaika Telebista