Skip to main content

700 eurotik 2.800 eurora bitarteko isunak gastu militarra salatzeagatik

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, ots. 08 - 08:02
2022ko pairilean lau ekintzaile Juan de Garay-ko kuartel militarraren hormetara igo ziren eta bi pankarta zabaldu zituzten. Asteazken honetan, otsailaren 7an, Eragozpen Fiskala plataformako lau ekintzaileetako baten aurkako lehen epaiketa izan da. Ekintzaileak 700 euroko isuna jaso dezake. Ekintza berean parte hartu duten beste hiru ekintzaileak epaietarako data zehaztearen zain daude, eta guztira 2.800 euroko balizko isunari egin beharko diote aurre.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista