Skip to main content

8 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati 11 urteko neska bati sexu erasoa egiteagatik

Gizartea

2025, urt. 16 - 13:01

Frogatutako gertakariak 2023ko urrian izan ziren, orduan 46 urte zituen gizonak. Gasteizko Auzitegiak neska legez kontra atxilotzeagatik ere zigortu du, eta larrigarri gisa aplikatu dio delitua berriz egin izana. Izan ere, gizonak Iruñeko epaitegi baten kondena irmoa du sexu abusuen delitu batengatik, eta beste bat Errioxako Auzitegiarena, sexu erasoen delitu batengatik.

Neskaren lekukotzaren sinesgarritasuna nabarmendu du Auzitegiak, eta gainera lekukoek berretsi egiten dutela hark esandakoa. Horrela, epai mahaiak jakinarazi du frogak nahikoak direla akusatuaren errugabetasun-presuntzioaren efektu babeslea bertan behera uzteko. Gauzak horrela, 8 urteko espetxealdiaz gain, 5 urteko zaintzapeko askatasun neurri bat ezarri dio Auzitegiak. Era berean, ezin izango du 9 urtean harekin harremanetan jarri eta 200 metro baino gutxiagora hurbildu. Horretaz gain, 10.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio biktimari.

Hamaika Telebista