80.000 izokin askatu dituzte Baztan birpopulatzeko eta 15.000 Urumea eta Orian
Gizartea
2024, uzt. 05 - 12:07
Gipuzkoako Foru Aldundia Urumea eta Oria ibaiak birpopulatzen saiatzen ari da, 15.000 izokin kume askatuta. Izokinen berreskuratzea 90eko hamarkadan hasi zen, 40ko hamarkadatik datozen kalteak arintzeko. Nafarroan ere hasi dira arrain mota hau birpopulatzen.