Skip to main content

80 urteko gizon bat etxegabetua izateko arriskuan dela salatu dute Donostian

Gizartea

2023, urt. 25 - 04:01
Hainbat eragile, sindikatu eta alderdietako kideak elkartu dira Donostian, Angel etxean geratuko da! Funts putreak, kanpora! lelopean. Kaleratzeak Stop, Alokairu Benta Berrik eta Azora funtsaren kaltetuen elkarteak deitu dute elkarretaratzera.

Osorik ordainduta duen etxebizitza semearen negoziorako abal bezala jarri zuen Ángel Miguel Medranok Sabadell bankuarekin, eta semeak hipoteka-mailegua ordaindu ezin izan zuenean, gurasoen etxearekin geratu nahi izan zuen putre-funtsak. Hiru urterako alokairua sinatu zuen momentu horretan, eta Irungo Udalaren laguntzarekin, beste urtebetez atzeratu zuen kontratuaren amaiera. Astearte honetan zuen etxebizitza uzteko azken eguna.
Hamaika Telebista