800 kide feminista baino gehiago elkartu dira Baterajotzean, lubaki feministen defentsan
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2025, aza. 03 - 14:11
Euskal Herriko Gazte Feministek Baterajotzea egin dute asteburuan, Zaldibarren. Egungo jokaleku politikoa aintzat hartuta, elkartzeko beharra zegoela azpimarratu dute. Hiru egunotan zehar, mahai-inguru, tailer, kontzertu eta bestelako eskaintzak izan dituzte, eta horien bidez, konspiraziorako, eztabaidarako eta gozamenerako espazio bat sortu dute.