Martxoko lehen astean %9 igo dira koronabirus kasuak Nafarroan
Gizartea
2021, mar. 08 - 10:03
Igandean 47 gaixo berri zenbatu dituzte eta 989 proba eginik %4,8koa izan da positibotasun tasa. Murchantek 8 kasu berri erregistratu zituen atzo, 9 Nafarroatik kanpoko kasu bat kontuan hartuz gero eta asteburu osoan 17 gaixo atzeman dituzte Erriberako herrian.