A-636 Peajerik Ez plataforma: 'Bidesariaren ondorioak igartzen hasiak gara'
Gizartea
Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiako bidesaria martxan da urtarrilaren 18tik. Edu Reguero Beasain-Bergara Peajearen kontrako Zumarraga eta Urretxuko Batzarreko kideak azaldu duenez, ondorioak igartzen hasiak dira, “trafikoa nabariagoa” da. Peajea kentzea ez dela helburu bakarra azaldu du, zergatik jarri den martxan eta horren atzean ezkutatzen diren gezurrak azalaratu nahi dituztela adierazi du Eduk. Horrez gain, bidesariak suposatzen duen gastua salatu dute; izan ere, hilero 34 euro inguru izango dira. Bestalde, Jokine Lizarralde plataformako kidea denak, bidesaria aktibatu denetik herritarren “kezka handiagoa” dela azaldu du. Urtarrilaren 29an asanblada irekia antolatu dute, aurrerako ekitaldiez solastatzeko. Ditugun eskubideen alde guztiok borrokatzeko momentua dela nabarmendu du.