Skip to main content

Indarrean da Bilboko emisio gutxiko eremuak arautuko dituen araudia

Gizartea

2024, eka. 18 - 10:06

Euskal Herriko lehen hiria da Bilbo, nahiz eta 50.000 biztanle edo gehiagoko guztiak behartuta dauden horretara. Arauak zenbait murrizketa ezartzen ditu gehien kutsatzen duten autoentzat eta Abando, Indautxu eta Abandoibarra dira mugatutako eremuak. A ibilgailuak edo etiketarik gabekoak ezin izango dira hirian sartu. 2000. urtea baino lehen matrikulatutako gasolinazko autoak dira eta 2006. urtea baino lehen matrikulatutako dieselak. B etiketa duten ibilgailuek urtebeteko luzamendua izango dute, eta asmoa da 2030ean Eco edo C etiketa duten ibilgailuek bakarrik zirkulatu eta aparkatu ahal izatea Bilboko emisio gutxiko eremuan.

EGEra sartzen diren ibilgailuak matrikula-irakurgailuen bidez kontrolatuko dira Irailaren 15etik aurrera hasiko dira isunak jartzen.

Hamaika Telebista