Skip to main content

Abian da BioAraba produktu ekologikoen azokaren VIII. edizioa

Gizartea

2023, aza. 17 - 12:11
Produktu ekologiko, bizitza osasungarria eta kontsumo arduratsuaren azoka azaroak 17 ete 19a bitartean egingo da Gasteizko Iradier Arenan. Aurtengo edizioan kosmetika ekologikoa eta ehun-gai jasangarriak lantzen dituzten enpresen presentzia izango da berrikuntza nagusia. Osotara elikadura, bioeraikuntza, energia berriztagarriak, ehun-gaiak, kosmetika edota bidezko merkataritza lantzen duten 75 enpresa eta erakunde hartuko dute parte. Erakusketak elikadura osasungarriarekin eta ekologikoarekin lotutako hainbat alternatiba bilduko ditu. Erakusketak elikadura osasungarriarekin eta ekologikoarekin lotutako hainbat alternatiba bilduko ditu.
Hamaika Telebista